2013/08/01

Deserosotasunak

Juan Luis Zabalak, @31eskutik blogean esanda:
Nire hizkuntza «un puto engorro» da
inguruko gehienentzat,
eta, ondorioz, neuretzat ere bai
gero eta neurri handiagoan.

Ruper Ordorikak "Euskaldun izatea zein nekeza den" ohartarazi zigun. Lorea Agirrek erdaldunentzat ere “Euskararen normalizazio legeak deserosoak izan behar direla” esan zigun. Jaurlaritzak berak aitortu izan du hori:  "Eragingarria izan nahi duen hizkuntza politika bat inertziak-eta astintzeko deserosoa izan behar du, ezinbestean, bestela ez bailitzateke hizkuntza politika egin beharrik ere"


Tonuagatik-edo, halako aipamenak irakurtzen ditudanean Pessoaren poema baten doinua etortzen zait burura. Honela parafraseatua etortzen zait:
Euskararen apustu guziak dira
Deserosoak,
Ez lirateke apustuak ez balira
Deserosoak. 
Neuk ere egin nuen ene denboran apustua
Deserosoa,
Besteak bezala. 
Euskararen apustuak, apustuak badira,
Deserosoak
Izan behar dira. 
Baina, finean,
Apusturik
Sekula egin ez duten kreaturak soilik zaizkit
Benetan
Deserosoak.
Pessoaren poemaren jatorrizko bertsioa hemen duzue, Joseba Sarrionandiak euskaratua.



No comments: